S1- GOZATEGI AKUSTIKOAN kontzertua
Eguna: AZAROAK 7 LARUNBATA
ORDUA: 19:00etan
LEKUA: RESTI pilotalekuan
PREZIOA: Doan
SARRERA GORRIA: Azaroaren 2tik 6ra Karreanen jaso daitezke. Lehenengo bi egunetan Zaldibian erroldatuek izango dute lehentasuna.
Pertsonako 5 sarrera har litezke gehienez eta aforo mugatua egongo da. Soberan dauden sarrerak, ikuskizunaren egunean jarriko dira eskuragarri, ordu bete lehenago eskolaren aurrean.
EKITALDI EGUNEAN SARRERA EKARTZEAZ GAIN, ONDORENGOA IZAN BEHAR DUZU GOGOAN:
- Gutxienez ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago bertaratu. Garaiz iristea eskatzen da, jendea bere eserlekuetara erraz joan dadin.
- Maskara jantzia izan beharko da uneoro.
- Eskuak garbituko dira sarreran eta irteeran.
- Ekitaldietan ezingo da jan edo edan.
- Antolakuntzak adierazitako eserlekuan eseri eta bere jarraibideak errespetatuko dira uneoro.
- Ikuskizunetarako sarrera haurreskolaren aldetik egingo da, eta irteera areto futboleko zelaiaren aldetik.
- Sarreran eta irteeran pilaketak ekidin eta distantziak errespetatu.
OHARRAK eta KONTUTAN HARTZEKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA:
- Herrian antolatzen diren ekitaldi eta ikuskizunetan parte hartu ahal izateko plazaratu ditu sarrera hauek Zaldibiako Udalak.
- Egoerak hala behartuta eta ikuskizunetako AFOROAK ordenatu eta antolatzeko beharrari erantzunez plazaratu ditu sarrera hauek.
- Zaldibiako Udalak antolatua edo bestelako eragileren batek antolatutako ekimen edo ikuskizun bateratako erabilia izan daiteke sarrera hau.
- Ekitaldi edo ikuskizunaren inguruko informazio guztia eskuratzeko, mugikorrarekin sarreraren azaleko QR kodea irakurri edo alboan agertzen den web helbidea bisitatu behar dira.
- Ekitaldi eta ikuskizun hauek garai bakoitzean indarrean dauden segurtasun irizpide eta osasun jarraipidetan oinarrituz antolatu dira. Ekitaldira bertaratzeko, bertan egon edo jarduteko eta ekitaldia amaitu ondorengo irizpideak jarraitzea eskatuko zaio sarrera honen eramaileari.
- Egoerak hala behartuta edo Zaldibiako Udalak hala erabakita: Ekitaldi-ikuskizun hau denboran atzeratu, egunez aldatu edo bertan behera geratu ahalko da, sarrera honen jabeak inolako kalte ordainik eskatzeko aukerarik gabe.