EGUNA: URRIAK 16 LARUNBATA
ORDUA: 19:30ean
LEKUA: Herri Antzokian
PREZIOA: Doan
2015. urtean hasi zuen ibilbidea Liher proiektuak. Bakarkako maketa bat atera zuen orain taldeko abeslari eta gitarra-jole den Lide Hernandok, Arrazoi gutxi, denbora asko izenekoa. Ostera, talde bilakatu zen proiektua, eta egun Iñigo Etxarri (gitarra, koroak), Joshka Natke zaldibitarra (baxua, koroak) eta Ander Berzosa (batería) biltzen dira Liher izenaren azpian. Taldeari buruzko informazio guztia HEMEN.
SARRERA GORRIA: Sarrerak KARREANE kultur etxean daude eskuragarri urriaren 13tik, asteazkenean 17:30etik aurrera jarriko dira eskura. Lehenengo bi egunetan Zaldibian erroldatuek izango dute lehentasuna.
Pertsonako 4 sarrera har litezke gehienez. Soberan dauden sarrerak, ikuskizunaren egunean jarriko dira eskuragarri.
EKITALDI EGUNEAN SARRERA EKARTZEAZ GAIN, ONDORENGOA IZAN BEHAR DUZU GOGOAN: