S2- AMAK taldearen kontzertua

EGUNA: URRIAK 15 OSTIRALA

ORDUA: 19:30etan

LEKUA:  RESTI pilotalekuan

PREZIOA: Doan

 

Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kris Solano dira AMAK. Beraien trikitixa eta panderoak astinduz Euskal Herriko plaza gehientsuenak zapaldu dituzten eskarmentu handiko lau musikari eta sortzaile. Ikuskizunari buruzko informazio guztia HEMEN. 

 

SARRERA BERDEASarrerak KARREANE kultur etxean daude eskuragarri urriaren 13tik,  asteazkenean 17:30etik aurrera jarriko dira eskura. Lehenengo bi egunetan Zaldibian erroldatuek izango dute lehentasuna.

Pertsonako 4 sarrera har litezke gehienez. Soberan dauden sarrerak, ikuskizunaren egunean jarriko dira eskuragarri.

EKITALDI EGUNEAN SARRERA EKARTZEAZ GAIN, ONDORENGOA IZAN BEHAR DUZU GOGOAN:

  • Gutxienez ekitaldia hasi baino 5 minutu lehenago bertaratu. Garaiz iristea eskatzen da, jendea bere eserlekuetara erraz joan dadin.
  • Sartu aurretik maskara jantzia izan beharko da eta uneoro jantzita mantendu.
  • Eskuak garbituko dira sarreran eta irteeran.
  • Ekitaldietan ezingo da  jan, edan ez eta erre.
  • Antolakuntzak adierazitako eserlekuan eseri eta bere jarraibideak errespetatuko dira uneoro.
  • Ikuskizunetarako sarrera eta irteera garbi adierazirik egoingo dira
  • Sarreran eta irteeran pilaketak ekidin eta distantziak errespetatu.