S3- FRONTONA kale ikuskizuna

EGUNA: URRIAK 17 IGANDEA

ORDUA: 19:30etan

LEKUA:  Plazako TOKI ALAI pilotalekuan

PREZIOA: Doan

 

Ordu eta laurdenez dibertimendu atsegina pasaraziz antzezlanari balio pedagogikoa eranstea da egileen nahia. Gainera, Euskal Herriko kultur erreferentziak ez ezik, tokian tokikoak ere erabiltzen dituzte. Iñaki Urruzolak zuzenduta frontoian hara eta hona etengabe ibiliko diren bost aktoreek (Janire San Sebastian, Anne Maiza, Unai Ormaetxea, Josu Artutxa eta Iñigo Otaegi) publikoarekin harreman interaktiboa bilatuko dute maiz barre algarak eraginaz. 

 

SARRERA MOREASarrerak KARREANE kultur etxean daude eskuragarri urriaren 13tik,  asteazkenean 17:30etik aurrera jarriko dira eskura. Lehenengo bi egunetan Zaldibian erroldatuek izango dute lehentasuna.

Pertsonako 4 sarrera har litezke gehienez. Soberan dauden sarrerak, ikuskizunaren egunean jarriko dira eskuragarri.

EKITALDI EGUNEAN SARRERA EKARTZEAZ GAIN, ONDORENGOA IZAN BEHAR DUZU GOGOAN:

  • Gutxienez ekitaldia hasi baino 5 minutu lehenago bertaratu. Garaiz iristea eskatzen da, jendea bere eserlekuetara erraz joan dadin.
  • Sartu aurretik maskara jantzia izan beharko da eta uneoro jantzita mantendu.
  • Eskuak garbituko dira sarreran eta irteeran.
  • Ekitaldietan ezingo da  jan, edan ez eta erre.
  • Antolakuntzak adierazitako eserlekuan eseri eta bere jarraibideak errespetatuko dira uneoro.
  • Ikuskizunetarako sarrera eta irteera garbi adierazirik egoingo dira
  • Sarreran eta irteeran pilaketak ekidin eta distantziak errespetatu.