S3 - Sexberdinak antzezlana, Tanttaka teatroa

EGUNA: OTSAILAK 11 OSTIRALA

ORDUA: 18:30ean

LEKUA:  Zaldibiako HERRI ANTZOKIAN

PREZIOA: 5€

 

Sinopsia: Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.

 

SARRERA MOREA

Sarrera kopurua: 50 sarrera. Aforo mugatua izango da indarrean diren neurriak eta antzezlanaren berezitasunak tarteko. Ez dago aurrez erreserbatzeko aukerarik. 

Sarreren banaketa:

  • Otsailaren 7an, astelehena, 17:30etik aurrera Karreane Kultur Etxean hasiko da sarrera banaketa, Zaldibian erroldatuentzat. Pertsona bakoitzak sarrera bakarra eskuratu ahal izango du eta gehienez ere beste herritar batena ere jaso ahal izango du hura bertaratu beharrik gabe.  
  • Otsailaren 9an, asteazkena, 17:30etik aurrera jarriko dira soberan egon litezkeen sarrerak gainerako ikusleentzat, beti ere eskuragarri baldin badaude eta aurrez aipaturiko baldintza berberetan.

 

EKITALDI EGUNEAN SARRERA EKARTZEAZ GAIN, ONDORENGOA IZAN BEHAR DUZU GOGOAN:

  • Gutxienez ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago bertaratu. Garaiz iristea eskatzen da, jendea bere eserlekuetara erraz joan dadin.
  • Sartu aurretik maskara jantzia izan beharko da eta uneoro jantzita mantendu.
  • Eskuak garbituko dira sarreran eta irteeran.
  • Ekitaldian ezingo da jan, edan ez eta erre.
  • Antolakuntzak adierazitako eserlekuan eseri eta bere jarraibideak errespetatuko dira uneoro.
  • Ikuskizunetarako sarrera eta irteera garbi adierazirik egoingo dira
  • Sarreran eta irteeran pilaketak ekidin eta distantziak errespetatu.