S4- UDAZKENA BERTSOTAN saioa

EGUNA: IRAILAK 19 IGANDEA

ORDUA: 18:30ean

LEKUA:  Olaldeko parkean

PREZIOA: Doan

SARRERA URDINASarrerak KARREANE kultur etxean daude eskuragarri. Lehenengo bi egunetan Zaldibian erroldatuek izango dute lehentasuna.

Pertsonako 4 sarrera har litezke gehienez eta aforo mugatua egongo da. Soberan dauden sarrerak, ikuskizunaren egunean jarriko dira eskuragarri, ordu bete lehenago eskolaren aurrean.

OHARRA: Eguraldiak lagunduko ez balu saioa Herri Antzokian burutuko litzateke. Horregatik ostegunera arte 50 sarrera bakarrik jarriko dira eskuragarri. Ostegun arratsaldetik aurrera, eguraldi ona ziurtatzen bada banatuko dira gainerako sarrera guztiak. 

EKITALDI EGUNEAN SARRERA EKARTZEAZ GAIN, ONDORENGOA IZAN BEHAR DUZU GOGOAN:

  • Gutxienez ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago bertaratu. Garaiz iristea eskatzen da, jendea bere eserlekuetara erraz joan dadin.
  • Sarrera irteeretan maskara jantzia izan beharko da norberaren eserlekuan jarri arte.(Herri Antzokian burutuz gero uneoro)
  • Eskuak garbituko dira sarreran eta irteeran.
  • Ekitaldietan ezingo da  jan, edan ez eta erre.
  • Antolakuntzak adierazitako eserlekuan eseri eta bere jarraibideak errespetatuko dira uneoro.
  • Ikuskizunetarako sarrera eta irteera garbi adierazirik egoingo dira
  • Sarreran eta irteeran pilaketak ekidin eta distantziak errespetatu.