Zaldibiako Udalak komunikazio kanal berri bat jarri du abian. Lehendik zabalik dauden komunikazio bideak osagarritzera dator whatsapp zerbitzu berria.
www.zaldibia.eus webgunean udal informazioa sakonean eta modu osatuan aurkitu daiteke. www.zaldibia.org atarian berriz herriko informazioa, bertako taldeek berri nahiz herrian antolatzen diren ekimen nagusien berri jasotzen da. ZaldibiAPP mugikorretarako aplikazioarekin, herriko telefono gida, alerten berri nahiz herriko hainbat azpiegitura eta bitartekoen eskaera/erreserba tramitatu daiteke, matxura edo arriskuen berri eman ere bai.
Whatsapp zerbitzu berri honen bidez herriko informazio garrantzitsuenen laburpena eta azken ordukoen berri helarazi nahi dugu herritarraren mugikorreraino.
Zuk ere informazioa whatsapp bidez jaso nahi baduzu hurrengo pausoak eman behar dituzu:
Ez baduzu informazioa gehiago jaso nahi, bidali mezu bat BAJA hitzarekin eta informazio jarioa etengo da.
Oharra: Bide honetatik, Udaleko eta herriko eguneroko informazioa (oharrak, albisteak, larrialdiak, agenda) jasotzeko aukera izango da; momentuz, ez da aurreikusten Whatsapp sistemaren bitartez herritarrekiko interakzioa ematerik, horretarako abian direlako ZaldibiAPP aplikazioa eta gainerako komunikazio bideak (Posta elektronikoak, telefonoak, tramiteak sarean...).
Zaldibiako Udalak informazioa helarazteko soilik erabiliko ditu datu hauek. Telefono zenbakia eta eremuaren inguruko informazioa whatsapp business aplikazioaren baitan etiketatuko dira INFORMAZIOA izenarekin 680795473 telefonora aplikazio horretatik bertatik mezu bat bidaltzen dutenean. BAJA hitzarekin mezua bidaltzean etiketa kendu egingo zaio eta elkarrizketa hari hori ezabatua izango da behin betiko edo whatsapp business aplikazioak bermatzen duen neurrian.