Zaldibiako Udalaren IRUDI BERRIA hautatzera goaz

ZERGATIK?

Zaldibiak Udal Eraikin berria izango du aurki eta berritasun horri bultzada bat emateko, "Zaldibia" izenaren benetako esanahitik eta herritarrengandik gertuago egongo den irudi berri bat lantzeko une egokian gaudela uste dugulako. Egungo egoeran badakigu ez dela herritarren kezka nagusia, baina arriskuan inor jarri gabe eta prozesua osasun neurriekin uztartuz, egingarria dela uste dugulako.  

ZERTARAKO?

Irudi hau Udalaren ikur berria izango da, Udala herrian eta munduan agertzeko. Hainbat euskarritan erabiliko da: orrietan, gutun-azaletan, udal-autoan, langilegoaren arropetan, karpa eta kortxoetan… Baita Udal Eraikin berriaren fatxadan ere. Irudia berritzearekin batera egungoak izenaren jatorriaz sortzen duen nahasmena ere saihestu nahi da.

NOLA?

Irudi berria izango denaren hautaketa herritarren partaidetza bidez egingo du Udalak, ezin du bestela izan.

  1. Osoko Bilkurak eman dio hasiera prozesuari eta emaitza  errespetatzeko konpromisoa hartu du.
  2. Jarraipen mahaia osatu da, prozesuaren gidari eta bermea izango dena, eta herritarrengandik jasotakoa kudeatuko duena.  
  3. HERRITARREN 1.go TXANDA: etxeetara banatu eta sare sozialetatik zabalduko den informazioa jaso eta AZPIKO GALDETEGIA betetzea. Paperezko euskarrian  Kultur Etxean duzu eskuraeta bertan jarriko den kutxan sartu beharko da.
  4. Galdetegiko iritziak baloratu ondoren hautaketa aldia deituko du mahaiak. Hori izango da HERRITARREN 2. TXANDA: abenduaren 14tik 20ra, Karreane Kultur Etxean egingo den HAUTAKETA-ALDIA. Zaldibian erroldatuta daudenek izango dute bozka emateko aukera.
  5. Bozkatuena izan den irudia Osoko Bilkurara emango du jarraipen mahaiak udalbatzak berretsi dezan.

PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU!

GALDETEGIA

2020ko azaroaren 27a baino lehen jasotzen diren iritziak hartuko dira kontutan. Zure iritzia kontutan hartzeko, azpiko GALDETEGIA bete behar duzu. Papereko euskarria kultur etxean aurkituko duzu eta bertan dagoen kutxan sartu behar duzu. Taula honetan zure posta elektronikoa jartzeko eskatuko dizugu. Datu hau ez dugu gordeko soilik iritzia behin ematen dela ziurtatzeko erabiliko dugu.