Osoko Bilkura berezi eta presazkoa gaur

Gaur, apirilaren 15a, osteguna, iluntzeko 20:00etan osoko bilkura izango du udalbatzak. Telematikoki burutuko da eta segidan duzue bilkura deialdiari buruzko informazioa eta zuzenean udalbatza ikusteko modua.

 

BILERAKO DEIALDIA

MOTA: BEREZIA ETA PRESAZKOA

ORGANUA: Udal batzarra

EGUNA: 2021/04/15

ORDUA: 20:00etan

LEKUA: TELEMATIKOKI https://plaza.zaldibia.eus/b/alk-w7f-wd3

AZTERGAIAK:

1. Herriko osasun egoerari buruzko adierazpena onartzea, EHBilduren udal-taldeak aurkeztua, hala badagokio.

2. Zaldibiako Udalaren Adierazpena onartzea, EAJ-PNVren udal-taldeak aurkeztua, hala badagokio

3. EUSKALDUNAko ADIERAZPENA onartzea, hala badagokio.

 

 

Bileran ZUZENEAN JARRAITU AHAL IZATEKO ondorengo pausoak jarraitu behar dituzue:

  • Ordenagailu, mugikor edo tablet batetik Chrome edo Firefox bilatzailearen bidez ondorengo lotura ireki behar duzue: https://plaza.zaldibia.eus/b/alk-w7f-wd3
  • Bertan sartzean:
    • Izen bat jartzea eskatuko dizue: jarri zuena eta eman HASI edo BATU botoia
    • Nola erabili nahi duzu audioa? ENTZUTEKO SOILIK
  • Arazoren bat duenak 943 88 03 57 telefonora deitu eta momentuan saiatuko gara arazoa konpontzen.