Hondakinak sailkatzeko ontzien banaketa egin ondotik, dena prest dago datorren ostegunean atez ateko hondakin bilketa berriari ekiteko.
Larunbatean amaitu zen hondakinak sailkatzeko ontzien banaketarekin. 421 kit eta 151 giltza elektroniko banatu ziren hiru egunetan. Herriko etxe guztietako herritarrak igaro ziren bertatik, etxe hutsak edo itxita dituztenak salbu.
Norbait falta bada jakin dezala informazio bulegotik igaro behar duela bitartekoen bila, bihar asteartea eta ostegunean bertan.
Banaketa modu ordenatu eta txukunean burutu zen eta hala nahi edo behar izan zuten herritarrek zituzten zalantzak argitzeko aukera izan zuten. Martxoaren 21 ostegunean hasiko da hondakinen bilketa berria eta horretarako orain arte ezagutu ditugun kontenedoreak agur esango digute.
LOTURAK: