Ostiralean Patxin eta Potxinen ikuskizuna Zaldibian

Eksinaren 28an arratsaldeko 18:00etan Birziklatzea erraza dela erakutsiko digute Patxin eta Potxinek herriko plazan.

Patxin eta Potxin pailazoek birziklapenaren aldeko mezua eskualdeko herri guztietara helaraziko dute Sasietaren ekimenez.

Sasietaren ustez, jendeak birziklatu egin nahi du, baina sarritan zalantzak sortzen zaizkio. Zalantza horiek argitzeko eta jendea kontzientziatzeko jarri dute abian, hain zuzen ere, Birziklatzea erraza da! kanpaina.

EGUNA: EKAINAK 28 OSTIRALA

ORDUA: 18:00etan

LEKUA: Herriko plaza