PARTE HARTZE PROZESUAREN AMAIERA

Zaldibitarrek iada erabaki dute etorkizuneko Zaldibia nolako izan beharko lukeen. 

Bederatzi hilabete iraun dituen parte hartze prozesua atzo arratsaldean amaitu zen. Prozesuan zehar egin diren batzarretan 200 pertsona inguruk hartu du parte, adin, sexu eta talde ezberdinetako jendea egon delarik. Ekarpen ugari jaso dira eta baita erabaki garrantzitsuak hartu ere, erabateko adostasuna zuten gaiak zuzenean  onartuz eta lortzen ez zen puntuetan bozketa bidez. Hartu diren erabakien berri emanez, herritarren artean memoria bat zabalduko da prest dagoen bezain laster.

Zaldibiko Udalak prozesuarekiko balorazio oso positiboa egiten du eta eskerrik beroena eman nahi die zaldibitarrei, erabaki garrantzitsu honetako partaide aktibo izateagatik.