Parte hartze zabala atez ateko sistema definitzeko prozesuan

Eremukako lehen bilerak burutu dira, zehazki beheko kalekoa eta erdiko kalekoa. Gaur asteazkena goiko kaleko bizilagunek dute zita, Ostegunean Euskaraz ez dakitenek eta ostiralean landa eremukoak bilduko dira.

Astelehenean beheko kaleko bizilagunekin egin zen bilkura, eremu txikiena izanagatik 18 herritar bertaratu ziren. Asteartean erdiguneko 76 herritarrek parte hartu zuten atez ateko bilketa sistema definitzeko prozesua lantzea helburu duen batzarrean.

Gaur asteazkena goiko kaleko bizilagunen txanda izango da, bihar Euskaraz ez dakitenena eta ostiralean landa eremukoena.

Bizilagunekin batzartzeaz gain eremukako bilkurak ere aurrera eramaten ari dira, astelehenean Zaldibiako 19 komertzianterekin eta asteartean hezkuntza eremukoekin (herri eskola, haur eskola eta guraso elkartearekin).

Asteazkenean Beti Gazte elkartea eta herriko erretiratru eta jubilatuekin batzartuko da Udala 16:30etan eta ostiralean 19:30etan Zaldibiako Gazte Asanblada eta gazte mugimenduarekin gaztetxean.

LOTURA:

Parte hartze prozesuko argazki galeria osoa

FLIKReko galeria