370 herritar inguruk parte hartu dute, atez ateko bilketa sistema definitzeko parte hartze prozesuko lehen fasean. Abenduaren 10etik 14era bigarren faseari ekingo zaio. Hemen duzue lehen faseari buruzko balorazioa.
Apirilean, datuak eskuan izan aurretik, Zaldibiako Udalak gehien birziklatze aldera, emaitza onenak lortzen zituen hiri hondakinen bilketaren alde egiteko konpromisoa hartu zuen.
Azaroaren 15ean Zaldibiako herri antzokia gainezka zela, hondakin bilketa ezberdinen inguruko azterketa aurkeztu zen. 120 herritar inguruk parte hartu zuten lehen batzarrean.
Bertan gehien birziklatzeko helburuari atxikita, lehen pauso gisa, emaitza onenak lortzea aurre ikusten dugun, atez ateko bilketa sistema definitzeko parte hartzeko prozesua aurkeztu zen.
Atez ateko bilketa sistema definitzeko parte hartzeko prozesuaren lehen fasea amaitu den honetan, aurre balorazio bat plazaratu nahi dugu bigarren fasea indartzeko helburuarekin.
Atez ateko bilketa sistema definitzeko parte hartzeko prozesuaren LEHEN FASE honetan hondakinen bilketa sistemaren inguruko eztabaida eta argibideak mahai gaineratzeaz gain; Spora enpresak aurkeztutako proposamen zehatza oinarri moduan hartuta definizio prozesuan sakondu nahi izan da.
Horretarako oinarrizko eredua aldatzeko aukeratik hasi eta herri eremuan nahiz bizilagunen artean adostu beharreko aukeren inguruko iritziak jaso dira.
Atez ateko bilketa sistema definitzeko parte hartzeko prozesuaren lehen fasea, azaroaren 26tik azaroaren 30era bitartean burutu zen eta egunero burutu ziren bilerak ondorengo eremutan: Beheko kalekoak, erdiko kalekoak, goiko kalekoak, landa eremukoak eta Euskaraz ez dakiten bizilagunekin. 200 bizilagunek parte hartu zuten orotara.
Lehen fasean bizilagunekin biltzeaz gain, sektoreka edo arloka era gauzatu dira bilkurak: Komertzio eta ostalaritza, hezkuntza, jubilatu eta erretiratuak nahiz gazte mugimenduarekin burutu dira parte hartzeko bilerak. Guztira arlokako batzarretan 50 herritar inguru bildu dira.
Beraz, atez ateko bilketa sistema definitzeko parte hartzeko prozesuaren lehen fasean 370 herritarrek parte hartu dute aurkezpena barne.
Atez ateko bilketa sistema definitzeko parte hartze prozesuaren BIGARREN FASEAN berriz; lehenengo fasean adostu diren hainbat elementu aurkeztuko dira, mahai gaineraturiko kezkak argitu, proposamen berriei tartea eskaini eta horien gainean eztabaidatu eta iritziak jasoko dira.
PARTE HARTZEKO PROZESUAREN BIGARREN FASEAren EGUTEGIA bizilagunekin eremuka:
Beheko kaleko bizilagunekin
Abenduak 10 astelehena, 19:00etan herri antzokian.
Erdi guneko bizilagunekin
Abenduak 11 asteartea, 19:00etan herri antzokian.
Goiko kaleko bizilagunekin
Abenduak 12 asteazkena, 19:00etan herri antzokian.
Euskaraz ez dakiten bizilagunekin
Abenduak 13 osteguna, 19:00etan herri antzokian.
Landa eremuko bizilagunekin
Abenduak 14 ostirala, 17:00etan herri antzokian.
UDAL HERRI BATZAR OROKORRA Abenduaren 19 asteazkena, 19:00etan Herri antzokian.
LOTURAK: