Peoi balioanitza hautatzeko deialdia. Plantillako peoi balioanitza ordezkatzeko bajan dagoen bitartean

Peoi balioanitza hautatzea, presazko bidetik plantilako peoi balioanitza bajan dagoen bitartean ordezkatzeko.

BALDINTZAK

  1. 16 urte beteta edukitzea eta jubilatzeko adina ez izatea.
  2. Abenduaren 26ko 53/1984 Legeak bateraezinezkotzat jotzen dituen iharduerarik ez egitea.
  3. Herri Administrazioko erakunde, entitate edo zentroren baten izandako zigor-espediente baten ondorioz zerbitzutik kanpora ez botatakoa izatea; funtzio publikoan jarduteko gaitasungabetzarik ez izatea.
  4. Bere lanean jardutea oztopatuko lioken gaixotasunik eta akats fisikorik ez izatea.
  5. Eskolaratze Agiria edo titulu baliokideren bat izatea.
  6. Zaldibian erroldatuta egotea.
  7. Euskeraren ezagutza

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA:

  • Urriaren 29a: arratsaldeko 17:00 arte.
  • Urriaren 30a: arratsaldeko 15:00 arte
  • Azaroaren 2a: arratsaldeko 13:00 arte.

DOKUMENTAZIOA:

  • NANaren fotokopia
  • Eskolaratze agiria
  • Udalak prestatutako formularioa beteko da Udaletxean bertan

Interesa baduzu ezagutzeko bete behar diren baldintzak eta informazio gehiago etorri udaletxera

ALKATEA