Pikutako bidera etorritako luiziari aurre egiteko auzolana

Azken euriteen ondorioz, Iturtxotik Pikutako bidera luiziak bidean sortutako oztopoak kentzeko, presazko auzolana deitu dute Ingurugiro batzordetik ostiral honetarako.

Larreen irekitzea dela eta hainbat artzain eta ganaduzaleen joan etorria oztopatzen du luiziak. Aurre ikuspenen arabera ez da  bi edo hiru ordu baino gehiago luzatuko luzia kendu edo baztertzeko egin beharreko lana.

AUZOLANERAKO DEIA

Auzolanean parte hartzeko prestutasuna eta aukera dutenek ostiralean arratsaldeko 16:00etan Arkakako Egiluzen agertu beharko dute.