Zaldibian ahalik eta hondakin gutxien sortzeko helburuarekin, beste pauso bat eman du Zaldibiako Udalak. Poltsa berrerabilgarriak bakatu ditu herriko komertzioetan, plastikozko ohiko poltxak ekiditeko helburuarekin.
Poltsa hauek herriko komertzio guztietan aurkitu ditzakezue. Doan dira eta ohiko plastikozko poltsak albo batera utzi eta berrerabilgarriak diren poltsak erabiltzeko ohitura berreskuratzea da Zaldibiako Udalaren helburua.
Poltsa hauen banaketarekin, herritarren kontzientziak astindu eta garai bateko kanpazo eta orga txikien erabilera sustatu nahi du Udalak.