Praktiketako ikaslea bihartik udalean

Administrazioa eta kudeaketa ikasketak egiten ari den herritar batek, Zaldibiako Udalean egingo du bere ikasketen barneko praktika-aldia, bere titulazioa eskuratu ahal izateko. Miguel Altuna Lanbide Heziketaren eskaerari erantzunez,  udal zerbitzu ezberdinetan administrari lanetan arituko da lanaldi osoan, hiru hilabetez, maiatzaren amaierara arte.