Atzo, osteguna, hilak 28, "Gazta zati bat" dokumentala herriko antzokian izan zen ikusgai.
Bart, ilunabarrean, ikusle ugari etorri zen antzokian eskaini zen “Gazta zati bat” dokumentala ikustera. Bertaratutako gehienak zaldibiarrak baziren ere, inguruko herrietatik ere hurbildu zen jendea. Guztira, 180 lagun inguru elkartu ziren eta dokumentalak harrera ona izan zuen. Saioa hasi aurretik, Eider Garmendiak eta Miguel Mari Jauregik "Altzo", bertaratutakoei eskerrak ematearekin batera, dokumentalaren inguruko aurkezpen xume bat egin zuten.