"Gazta zati bat" dokumentalaren emanaldia.

Ostegun honetan, hilak 28, "Gazta zati bat" dokumentala izango da ikusgai antzokian.

DOKUMENTALAREN EMANALDIA:

- Eguna: ekainak 28, osteguna
- Ordua: 21:00
- Lekua: Zaldibiako antzokia
- Sarrera: 3 €

IKUSLEA HISTORIAREN PROTAGONISTA BIHURTZEN DUEN DOKUMENTALA

Dokumental hau Idiazabalgo Nazioen Mundua herri ekimenak aurrera eramandako ekimena da. Jon Maia bertsolariak zuzendutako lana da.

Gazta Zati Bat dokumentalak euskal gatazkaren gaia era berritzailean aurkeztuko du: gertakizun handien hurbileko begirada eskaintzen du, historia handia letra txikiarekin kontatzen du, gertutasunez, intimismoz, umorez... Giza faktorea azpimarratzen du eta historiaren eta albisteen kronika estereotipoetatik aldentzen da.

Historiaren “making off”-a da erakusten diguna. Denek ikusten dutena baino, ikusten ez dena erakutsiko digu: giza faktorea. Eta izen handien liluran erori gabe, herritar xumeengan jartzen ditu fokuak. Iragan gatazkatsua eta iluna atzean utzi eta aurrera begira era positiboan jartzen gaituen istorioa da Gazta zati bat.