Uztailaren 3an zozkatu da 30 euroko bigarren erosketa-txartela, eta irabazlea Tere Intsausti zaldibitarra izan da. Zorionak!
Dagoeneko amaitu da Zaldibian aurrenekoz antolatutako egitasmoa. Hasieran azaldu genuen moduan, ekimen honetan Euskal Herriko 24 herrik hartu dute parte.
Araban: Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaitz, Zigoitia, Zuia
Bizkaian: Derio, Ermua, Larrabetzu, Lezama, Mallabia, Portugalete, Sondika, Zamudio
Gipuzkoan: Ataun, Beasain, Lazkao, Mutriku, Ordizia, Zaldibia
Nafarroan: Gares, Lekunberri, Lizarra, Ultzama
"Irakurri, gozatu eta oparitu" egitasmoak Zaldibian harrera ona izan du.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei eta jarrai dezagun euskaraz irakurriz gozatzen.