Zaldibia Udalbiltzako partzuergo-kidea da, Euskal Herriko beste 62 udalerrirekin batera. Udara bitarte egungo errealitate politikora egokitzeko prozesua garatuko du, lehenik hautetsi eta hautetsi ohiekin, gero herritarrekin. Zaldibiako hautetsi eta hautetsi ohi guztiei gonbita luzatu die ostegunean, martxoak 9, 18:30etik - 20:00etara Itsasondoko Udaletxean burutuko den bilkurara bertaratzeko.
Hemen duzu informazio gehiago Udalbiltzari eta "Udalbiltzan bagabiltza" prozesuari buruz.