Rita antzezlana Zaldibian

Otsailak 1, ostirala, gaueko 10:30ean, Zaldibiako antzokian, Aitziber Garmendia eta  Joseba Apaolaza aktoreek, Begoña Bilbao Lejarzegiren zuzendaritzapean,  "Rita" izeneko antzerki emanaldia eskainiko dute.

Frank, Unibertsitateko literatura irakasleari, ikasle berri bat etorri zaio: Rita, pelukera. Ikasleak, Macbeth taberna baten izena dela uste du eta Hamlet, berriz, zerbeza marka bat. Irakaslea etsiak jota dagoen poeta da, amore emandakoa, baina Ritak ikasteko duen grina asetzeko prest dago. Ikasleak ikastea maite du eta irakasleak maitatzen ikasiko du. Sarritan ikaslea bera izan ohi da irakaslerik onena.
• Eguna: 2019ko otsailak 1, ostirala
• Ordua: 22:30
• Lekua: Zaldibiako antzokia
• Sarrerak: 10 €