2020ko azaroaren 24an Zaldibiako Udalak burututako osoko bilkuran EH Bilduk proposatuta, ondorengo adierazpen instituzionala onartu zen aho batez.
Zioa
1975eko azaroaren 14an, duela 45 urte, "Espainiaren, Marokoren eta Mauritaniaren artean Mendebaldeko Saharari buruzko printzipio-adierazpena" izeneko dokumentua sinatu zen Madrilen, "Madrilgo hiruko akordioak" izenez ezagutzen dena, eta Mendebaldeko Saharako herria behartutako lekualdatzera eta Marokoko Erresumak bere lurrak legez kanpo okupatzera kondenatu zuten.
Madrilgo akordioak ez zuen balio legalik, Saharako aldearen presentziarik gabe sinatu baitzen. Akordio horietan xedatutakoaren arabera, lurraldeko administrazioa hainbat neurriren mende zegoen, eta neurri horien indarraldia 1976ko otsailaren 26an amaituko zen. Gainera, horrek Nazio Batuen Erakundea traizionatzea zekarren, ez baititu Madrilgo akordioak onartzen, Mendebaldeko Sahararen estatusari buruzko jarrera desberdina duelako; izan ere, lurralde ez-autonomoen eta deskolonizatzeke dauden lurraldeen zerrendan sartzen du.
Estatu espainiarrak, Nazio Batuen presioa gora-behera, Mendebaldeko Sahararen deskolonizazio prozesua atzeratzen joan zen, Maroko lehenik eta geroago Mauritania lurralde honen inguruko aldarrikapenak areagotzen joan zedin, Hagako Nazioarteko Justizia Gorteak inolako eskubiderik ez zutela ebatzi zuelarik. Auzitegi horrek saharar herriari autodeterminaziorako eskubide besterenezina ahalbidetzeko eta bere etorkizuna erabakitzeko hitza emateko beharra ezarri zuen.
Bestalde, Nazio Batuek MINURSOri agindu bat eman zioten, baina ez du bete, eta Marokoko Erresumaren alde egin zuen. Gainera, ez zuen eskumena eman giza eskubideen zaintzan, eta, beraz, ez zuen segurtasuna bermatu eremu horretan.
Fronte Polisarioak Marokotik Guergueratera, Mauritaniako mugara, indar militarrak bidali izana salatu du iragan asteetan. Ekintzaile sahararrek kanpaldia egin zuten zonaldean, lurraldean legez kanpo zeuden tropa marokoarren irteera eskatzeko, Nazio
Batuek Bake Akordioan (1988) eta Marokoren eta Fronte Polisarioaren arteko akordio militarretan jasotzen den bezala, bertan debekatzen baitzen Marokoko harresi militarrean pasabideak irekitzea.
Azaroaren 13an, Marokoko Erresumak Fronte Polisarioarekin 1991n sinatutako su-etena urratu zuen. Fronte Polisarioak saharar biztanleria zibila babesteko erasoari aurre egin zion, eta su-eten akordioaren amaiera iragarri zuen. Beraz, lurralde osoan gerra-egoera ezarri da.
Espainiako Gobernuak, Mendebaldeko Sahara, deskolonizatzeko zain dagoen Afrikako kontinenteko azken lurralde ez-autonomoaren, de iure administratzaile gisa, saharar herritarren segurtasuna zaintzeko erantzukizuna du, eta MINURSOrekin batera, saharar herriaren autodeterminazio-erreferenduma betearazteko agindua.
Ildo horretan, euskal erakundeak eta gizarte zibila lanean ari gara Fronte Polisarioaren Ordezkaritzarekin, Saharako herriaren eskubide legitimoen defentsan erreferente izaten jarraitzeko.
Aurrez aipatutako guztiagatik, Zaldibiako Udalak ondorengoa adierazten du:
Zaldibian, 2020ko azaroaren 24an
ZALDIBIAKO UDALA
2020ko azaroaren 24an burututako osoko bilkuran ondorengo adierazpen instituzionala onartu zen aho batez.
EH Bilduko 6 aldeko botoekin eta EAJ-PNVko aldeko 2 botoekin.