Oporrak bakean programa.Bere helburu orokorra bi hilabetez bada ere, 7 eta 12 urte bitarteko haurrak saharar errefuxiatu kanpamentuetatik ateratzea da eta bide batez desertuan udako bi hilabete horietan pairatzen den tenperatura altuetatik babestea. Aurkezpena apirilak 15 astelehena 18:30etan kultur etxean..
Gainera, mediku azterketak gauzatzen zaizkie eta oinarrizko arazoak konpontzeko bidean jarri. Bestalde elikadura gabezien gabezien ondorioz sortutako kalteei aurre egiten zaie. Azkenik, euren herriak pairatzen duen egoera ezagutaraztea ematen dute, bi herrien arteko kultur trukaketa gertatzen delarik familien arteko erlazio estua lortuz kooperazioa bultzatuz.
Elkarbizitza hau bi aldeentzat da aberasgarri, haurrek saharar errefuxiatu kanpamentuetatik oso ezberdinak diren gauzak ikasten dituztelako, eta guretzat herri xume honek dituen baloreak, kultura, egoera ezagutzeko.
Programa honetan nahi duen orok parte hartu dezake, soilik denbora librea eta gogoa da izan beharrekoa.
Programa hau aurrera eramateko beharrezkoa den gauza bakarra:
ZURE ELKARTASUNA
PROGRAMAREN AURKEZPENA: Animatu harrera familiak behar dira eta!
EGUNA: APIRILAK 15 ASTELEHENA
ORDUA: 18:30etan
LEKUA: KARRERANE kultur etxean
Harrera familien konpromisoak
Bi hilabetez haurraren ardura hartzea
Haurra beste seme-alaba bat balitz bezala tratatzea
Elikadura orekatu bat eskaintzea
Beharrezko mediku azterketatara eramatea
Proiektua amaitzean bere itzulera erraztea
Familian txertatzea
Haurraren begirale edo programaren arduradunari haurrak edota familiak duen arazoen inguruan informatzea
Haurraren integrazioan sortu daitezkeen arazoaz bere begiraleari informatzea, eguneroko ekintzetara ongi txertatze bidean
Haurrak beharrezkoak dituen azterketa medikoetara eramatea, beharrezkoa den kasuetan urgentzietara eramatea eta ahal den azkarren dagokion begiraleari informatzea
Bi hilabeteetan zehar familiak izango duen planaren inguruan begiralea informatzen, azken orduko aldaketak egongo balira begirale edo arduradunari informatzea
Herrian haurretzat egin diren ekintzetara eramatea
Elkartearen zein udalaren konpromisoak
Fronte Polisarioak du haurraren tutoretza legala
Osakidetza txartela erraztuko da osasun zerbitzura beharren arabera joan ahal izateko
PADI txekeak ere erraztuko dira, haurrak dentistetetik pasa ahal izateko
Era berean, erantzunkizun zibileko asegurua egingo zaio haur bakoitzari. Arazoren bat sortu ezkero begiralearekin harremanetan jarriz
Harrera familiak zuzeneko laguntza izango du antolatzaileen eskutik
Baldintzak
Aurrez aipatutako konpromisoak betetzea.
Familia eredu anitzak posible dira: monoparentalak, helduak/bikote helduak, bikote gazteak, etxe handiak, pisu txikiak…
Ilusioa, pazientzia eta eskaini-jasotzeko prest egotea.
Apirila bukaerarako Goierriko Elkartearekin harremanetan jartzea.
Harrera familientzako aholkuak
Urte ezberdinetan programa honetan parte hartutako harrera familiek honako aholkuak prestatu dituzte, hala ere aholkurik egokiena haur sahararra zure seme edo alaba balitz bezala tratatzea da.
Haur hauek behar materialak dituzte ez behar afektiboak, guztiek dute saharar errefuxiatu kanpamentuetara itzultzeko gogoa bertan ama, aita, anai-arrebak... utzi baitituzte. Ez kezkatu hara noiz itzuliko diren galdezka hasten badira, oso normala baita.
3 urtetatik joaten dira eskolara, oso soziableak dira nahiz eta haserretzeko pronte handia izan, segituan pasatzen zaie.
Lehenengo egunetan ez dute asko jaten, kontutan hartu behar da bertan behin bakarrik jaten dutela egunean eta sabela estututa izaten dutela. Egun batzuk pasa ostean dexente jaten hasiko dira.
Ez onartu beraien eskakizun guztiak, ezezkoa onartzen ikasi behar dute.
Lehen aldiz etortzen diren haur batzuk, hasieran negar asko egin dezakete, ez kezkatu.
Hemen dauden arriskuen berri eman behar zaie, autoak azkarrago ibiltzen direla, semaforoak, eskailerak, igogailuak, entxufeak...
Heuren erlijioa errespetatu behar dugu, otoitzak, txerrikiak ez jatea...
Normalean guztiek igerian egiten dakitela eta bizikletan ibiltzen dakitela diote, kontuz ibili, ez da egia izaten.
Telefono deiak kontrolatu behar zaizkie, baita goxokiak, poltsikoan daramaten dirua... ez dute guk dugun denbora eta diruaren balio ezagutzen eta kontrolatzen.
INFORMAZIO GEHIAGORAKO
saada_saharra@hotmail.com - Naroa 659 53 50 73 – Ainara
Edo kultur etxean galdetu