San Fermin festak Zaldibian

Egun bateko atzerapenarekin, hilaren 7an, astelehenean, eguerdiko 12:00etan, San Ferninetako txupinazoa izan zen Zaldibiako plazan. Argazkiak ikusgai.

Laino giroan, Udako jardueretan parte hartzen ari diren herriko haurrek eman zioten hasiera San Fermin festari. Iruñean bezala, zezenak irten aurretik, haurrek kopla hau kantatu zuten:

Entzun arren San Fermin
zu zaitugu patroi,
zuzendu gure oinak
entzierro hontan otoi!!

Uztailaren 1ean, asteartean 2014ko udari begira antolatutako jarduerak hasi ziren. Herriko 132 haur eta gaztetxo ari dira parte hartzen, jarduera eta irteera ezberdinak eginez.

Ondo pasa eta indarrak hartu hurrengo ikasturterako.

ARGAZKI GALERIA ikusgai