Santa Fe kalean konponketa lanak datorren astetik aurrera

Santa Fe kalean ibilgailuek erabiltzen duten errepideko hainbat puntutan, zoruaren konponketa lanak egingo dira datorren astetik aurrera. Zehazki udaletxe parean, Illati aurreko zebrabidean eta estanko parean esku hartze batzuk egingo dira. Baita gorago ere, fruta-denda aurrean eta Arrese-Aztia arteko zebrabidean. Lan hauek medio herri-guneko errepide hau moztuta egongo da aldi eta puntu ezberdinetan eta aparkalekuetan ere eragina izan dezake. Lanak antolatu eta gauzatu ahala jakinaraziko dira trafiko ohar horiek.