Saturdiko festa 2014-04-21

Datorren astelehenean, apirilak 21,  Saturdi auzoko festa izango da. Egun horretako egitaraua honako hau da:

  • Goizeko 11:00etan, Meza nagusia Saturdiko Baselizan.
  • Mezaren ondoren, Iztueta Dantza Taldeko dantzariek dantza saioa egingo dute. Jarraian, ohiturari jarraituz, bi auzotarri opari bana emango zaie. Ondoren, haurrentzako jokoak.
  • Eguerdian,   ARZALLUS  eta IKER ZUBELDIA bertsolariak eta LUTXURDIO eta AITZIBER trikitilarien saioa.
  • 13:00etan, auzotarren arteko Toka Txapelketa
  • 14:30ean,  BAZKARIA.
  • Menua: Zopa, pikatxa, arkumea, mamia, kafea, kopa eta purua. Prezioa: 25 €.

Bazkarirako txartelak salgai daude taberna hauetan: Zahar Egoitza, Joxepane eta Illati.  Txartelak hartzeko azken eguna: apirilak 18, ostirala.

  • Bazkalondoan ARZALLUS  eta IKER ZUBELDIA bertsolarien saioa.
  • Arratsaldeko 18:00etan:

  LAU AIZKOLARIEN ARTEKO LEHIA

 

- MUGERTZA ANAIAK (Aratz eta Ugaitz)

- ARKAITZ JAUREGI.

- JULEN LARREA

  • Ondoren, LUTXURDIO eta AITZIBER trikitilariekin erromeria.