Datorren astelehenean, apirilaren 6an, Saturdi auzoko festa izango da. Egun horretako egitaraua honako hau da:
• Goizeko 11:00etan, Meza nagusia Saturdiko Baselizan.
• Ondoren, Iztueta Dantza Taldeko dantzariek dantza saioa egingo dute. Jarraian, ohiturari jarraituz, bi auzotarri opari bana emango zaie. Ondoren, haurrentzako jokoak.
• Eguerdian, ANE LABAKA eta AITOR SARRIEGI bertsolariak eta LUTXURDIO eta AITZIBER trikitilarien saioa.
• 13:00etan, auzotarren arteko Toka Txapelketa
• 14:30ean, bazkaria.
Menua: Zopa, pikatxa, arkumea, mamia, kafea, kopa eta purua. Prezioa: 25 €. Bazkarirako txartelak salgai daude taberna hauetan: Illati, Beti eta Joxepane.
Txartelak hartzeko azken eguna: apirilaren 3a, ostirala.
• Bazkalondoan ANE LABAKA eta AITOR SARRIEGI bertsolarien saioa.
• Arratsaldeko 17:30ean:
• SEGA ERAKUSTALDIA. 14 urtetik beherako dozena bat gaztetxo arituko dira segan.
• JOKIN EIZMENDI harrijasotzailearen saioa. 2014ko abenduan Euskal Herriko “Harri handiko” txapela lortu zuen
• Ondoren, bertsolarien agurra eta trikitilariekin erromeria.