Pasa den maiatzaren 25ean Zaldibiako Logos enpresaren inguruan jaso ziren noraezean zebiltzan setter arrazako bi txakur gazte. Inork jabearen inguruko informaziorik balu ahalik eta lasterren Zaldibiako Udalarekin harremanetan jartzea eskertuko genuke.
Zaldibiako Udalak 30 eguneko legezko epea du jabeak aurkitzeko. Behin epe hori igarota, animalientzat bizileku berri bat topatzen saiatuko da. Inork jabearen inguruko informaziorik balu ahalik eta lasterren Zaldibiako Udalarekin harremanetan jartzea eskertuko genuke.
Bestalde, Setter arrazako bi txakur hauei etxe berri bat eskaini diezaiokeen inor balego ere eskertuko genuke udalarekin harremanetan jartzea, 30 egunak igaroko balira ere.