Soinaz ikuskizuna Zaldibian, Alurr dantza taldearen eskutik

Irailaren 13an Resti pilotalekuan ikusgai

SOINAZ (Sua, Oinazez eta Oreka TX ikuskizunen uztarketa)

Irailaren 13an, ostiralean, "Soinaz" ikuskizuna eskeiniko du 'Alurr' dantza taldeak gaueko 22:30ean Resti pilotalekuan.

Tradizioan oinarrituriko koreografia eta musika berritzaileak bateratzen ditu, eta ordubeteko iraupena izango du.

Sarrerak bertan erosi ahal izango dira, 6 eurotan (16 urtez beherakoentzat sarrera doan izango da).