Irailaren 20ra arte dago zabalik Zunban edo 3. adineko mantenimendu klaseetan izena emateko epea. Urriaren 14an eta 15ean hasiko dira klaseak, hurrenez hurren. Bataren zein bestearen izena-ematea kulturetxean edo 943160338ra deituta egin daiteke. Zunba astelehen eta asteazkenetan izango da 19:00etatik 20:00etara, eta 3. adineko mantenimendua, astearte eta ostegunetan 9:00etatik 10:00etara.
- Zunba klase egunak eta ordutegia:
Astelehen eta asteazkenetan, 19:00etatik 20:00etara.
- Hirugarren adinekoentzako mantenimendu klaseak:
Astearte eta ostegunetan 9:00etatik 10:00etara.