Trafiko oharra

Igande honetan, apirilak 6, Dantzari Txikien Eguna festa dela eta, ibilgailuen trafikoan aldaketa batzuk izango dira.

Plaza ingurua eta Santa Fe kalean, igandean,  12:00etatik 13:00etara,   kalea itxita egongo da ibilgailuentzat.

Txamarretxeko plazan, igandean, 8:00etatik 13:00etara, ezingo da ibilgailurik aparkatu.

Amaitzeko, barkamena eskatzen dizuegu trafiko murrizketa hauek sor ditzaketen eragozpenengatik.