Trafiko oharra

Igande honetan, apirilak 2, XXVII. Dantzari Txikien Eguna festa dela eta, ibilgailuen trafikoan aldaketa batzuk izango dira.

Plaza ingurua eta Santa Fe kalea, igandean, 12:00etatik 13:00etara, itxita egongo da ibilgailuentzat.
Txamarretxeko plazan, igandean, 8:00etatik 13:00etara, ezingo da ibilgailurik aparkatu.
Amaitzeko, barkamena eskatzen dizuegu trafiko murrizketa hauek sor ditzaketen eragozpenengatik.