Trafiko oharra

Larunbatean jokatuko den Mendi lasterketaren ondorioz izango diren trafiko aldaketak.

EKAINAREN 8an ZALDIBIAKO MENDI LASTERKETA   jokatuko dela eta, ondorengo oharrak kontuan hartzea eskatzen dizuegu:


• EKAINAREN 8an, LARUNBATEAN, GOIZEKO 8:00etatik 17:00etara IBILGAILUEN JOAN ETORRIAK ETEN EGINGO DIRA Santa Fe kalean, Mediku etxetik Arreseraino.

• Irteeraren aurretik, goizeko 8:45etik 9:30era, Zubi Ondo paretik ibilgailuen joan etorriak eten egingo dira.

• Lasterketa egunean, 8:00etatik 17:00etara, Bego Mertzeriatik Arreserainoko ibilbidean zehar dauden aparkalekuetako kotxeak ezingo dira mugitu.

• EZINGO DA APARKATU  Illatitik Estankoraino. Bost plaza horiek libre egon behar dute.

• AUTOBUS ZERBITZUA:  8:00etatik 17:00etara, autobus zerbitzua bariantetik egingo da, eta autobusa Bilore eta Arrese ondoko geldiunetan geratuko da.

Mendi Lasterketako antolatzaileen izenean barkamena eskatzen dizuegu sortu litezkeen eragozpenengatik.