Trafiko oharra Aiestaran Errekako bizilagunentzat

IRAILAren 16an ZALDIBIAKO VII. HERRI LASTERKETA ospatuko dela eta, ondorengo oharra kontuan hartzea eskatzen dizuegu AIESTARAN ERREKAKO BIZILAGUNOI.

Ibilbidearen baitan lasterketa behin eta berriz igaroko da Zaldibiatik, IRAILAREN 16an LARUNBATA  GOIZEKO 10:30etik 12:30ak ingurura arte. Hori horrela, ibilgailuen joan etorriak ETEN EGINGO DIRA  AIESTARAN ERREKA AUZOAN.


IBILBIDEA: Zelaa Hotela, herriko plaza, Arrese eta Aiestaran auzoan: Pago BI etxe ingurutik Aiestaran Barrena eta Aisterdi baserriaren aurretik igaroko da. Aiestaran Goena baserriko iturrian itzulia eman eta beheko bidetik jarraituko du plazaraino.


Herri Lasterketako antolatzaileen izenean barkamena eskatzen dizuegu sortu litezkeen eragozpenengatik.