Asteartea, irailak 15, errepideko lanak medio itxi egingo da bidea bilgailu motordunentzat egun osoz.
Datozen asteetan lan txiki batzuk egingo dira herrigunea behetik gora zeharkatzen duen Santa Fe kalearen 19 eta 45 zenbakien artean. Lan hauek oinezkoen segurtasunari lotutakoak izango dira: babes-sistemak indartu eta abiadura moteltzeko lanak.
Hasteko, irailaren 15ean, asteartea, mediku-etxe aurrean egun bateko esku-hartzea egingo da.
Duela urte batzuk plaza ingurua oinezkotzen zenean zutabeak jartzen ziren bidea ixteko, baina hondatu eta eskuz mugitzeko moduko hesia erabili izan da azkenaldian.
Babes eskasa ematen du ordea halako hesi batek eta berriz zutabeak jarri ahal izateko lanak egingo dira asteartean.
Lanak goizeko 8:00etan hasiko dira eta erabat bukatzeko hurrengo eguneko goizeko 6:00ak arte itxaron beharko da.
Tarte horretan ezin izango da motordun ibilgailurik pasa mediku-etxe aurreko puntu horretatik. Autobusak Arreseneko geltokian utzi eta hartuko ditu bidaiariak.
Bukatzeko, hurrengo asteetan abiadura moteltzeko seinalizazio lanak gauzatuko dira errepide honetako hainbat puntutan. Emango dugu berri aurrerago.