Trafiko oharra: Ekainak 1 larunbata auto lasterketa Zaldibian

2013ko ekainaren 1, larunbata GOIERRI – SAN BENITO RALYESPRINTa ospatuko dela, eta ondorengo oharra kontuan hartzea eskatzen dizuegu ZALDIBIAKO BIZILAGUNOI:

BIDE MOZKETAK:

Goizeko 10:00etan hasiko dira, ordu horretatik aurrera PASEA DUTEN BERTAKO BIZILAGUNEK bakarrik igaro ahalko dute ibilbidetik 12:00ak bitartean.

IBILBIDEA eta ERAGIN EREMUA:
 
Lazkaoko hilerrian hasiera.- Lazkaomenditik Zaldibiara - Zaldibiatik Larraitzalderantz igo eta Gaintzara - Gaintzatik Ordiziara jaitsiera -  Amaiera, Gaintzatik Ordiziarantz Zaldibiako bidegurutzea baino lehen.

BIDEEN ERABATEKO ITXIERA:

Eguerdiko 12:00etatik 20:00etara, IBILBIDEA ERABAT ITXITA egongo da eta ezingo da ibilgailuz zeharkatu, inongo momentu edo unetan. LARRIALDI kasuan ohiko larrialdi zerbitzuei deitu 112 eta beraiek koordinatuko dira. Argibidetarako antolatzaileek jarritako telefonoa:688 636 345.

Argazkian gorriz marraztutako eremuetan bizi diren bizilagunek ezingo dute ibilgailuarekin sartu irtenik egin 12:00etatik 20:00etara.