Trafiko oharra: Ekainak 8, larunbata

Zaldibiako Txirrindularitza Bultzatuz taldeak Eskolarteko Txirrindu Proba antolatu duela eta, ibilgailuen joan etorria etengo da ondoren zehaztutako ordu eta eremuetan.

 

EGUNA: EKAINAK 8, LARUNBATA

ORDUA: 15:30etik 18:00etara

ERABATEKO ITXIERA:

  • SANTA FE 21etik (Itoitz etxea) SANTA FE 45era (Mariaundi).

TRAFIKOAN ERAGINA, BAINA MOZKETA IRAUNKORRIK GABE:

  • ARTXANBERRI KALEAN: antolatzaileek baimenduko dute txanda tarteetan zirkulazioa.
  • GI-2133 SAIHESBIDEA: karril batean zirkulazioa baimenduta egongo da eta hau ere antolatzaileek kontrolatuko dute.

APARKATZEKO DEBEKUA: PLAZA INGURUAN Santa Fe 23, 25 eta 27 pareko aparkalekuetan ezingo da ibilgailurik utzi larunbatean 14:00etatik aurrera (Begoren mertzeriatik Estankora).


GARRAIO PUBLIKOA: Autobusak Biloreko geltokira iritsi eta bertatik aterako dira.