Trafiko oharra: kultur etxe zaharraren eraisketa

Kultur etxe zaharraren eraisketa lanak direla eta, azaroak 5 astelehenetik, aparkaleku eta trafikoan mugaketak egongo dira Santa Fe kalean. Jarraian informazio gehiago...

APARKALEKUAK

ASTELEHENA, AZAROAK 5ean, EZINGO DA APARKATU Santa Fe kalean, Mediku Etxetik hasi eta Illati arteko aparkalekuetan. Bertan ibilgailua duten erabiltzaileek goizeko 8:00etarako mugitu beharko dute, aparkalekuak libre utziz.


IBILGAILUEN PASAERA

Eraisketa lanak eskatzen dutenean Santa Fe kaleko ibilgailuen TRAFIKOA MOZTUKO da Mediku Etxean.

 

Mugaketa hauek eraisketa laneko arduradunek beharrezkoak ikusten dituzten arte mantenduko dira eta 3-4 egun irautea aurreikusten da.