Trafiko oharra: Olakosai bidea

Bidearen konponketa lanak direla eta, gaur goizetik aurrera (azaroak 26, asteartea) eta aste osoan zehar eragozpenak izango dira Bitoetxe paretik Olakosaiko aparkalekura bitarte. Puntualki itxi egingo da bidea eta beraz eremu horretan eta egun hauetan bertatik ibilgailuz ibiltzea saihestea eskatzen dizuegu. Astebururako lanak erabat amaitzea espero da.