TRAFIKO OHARRA: Ostiralean goiko kalen bide mozketa

Ostiralean ibilgailuen joan etorria moztuko da Arrese aurreko eremu zabal batean goizeko 8:00etatik 11:00 bitartean. Aztiriaga eraikineko lanetarako beharrezkoa den garabi montaketa burutu ahal izateko. Hemen xehetasunak.

Eguna: AZAROAK 27 OSTIRALA

Ordu tartea: 8:00etatik 11:00ak arte

EREMUA:

  • Arrese eta Aztiriaga arteko bidea erabat itxiko da.
  • Egileor auzoko bizilagunei, Txamarretxeko plazako aparkalekuak kendu eta behin behineko pasabidea jarriko zaie Txapeletxetik barrena.
  • Ñañarri , Luberri eta Ibaiondo etxeetako bizilagunek nahiz Aiestaran Erreka auzoko bizilagunek, tarte horretan mugitu behar izanez gero Lazkaomendiko bidea erabili beharko dute.