Trafiko oharra: Sahiesbidea itxita Larraizko norantzan

Mendi Ondon egiten ari diren obrak direla eta, jakinarazten da sahiesbidean Abaltzisketa-Larraitz norantzako erraila itxita egongo dela egun eta ordu batzuetan. Jarraian informazio gehiago.

Mendi Ondon egiten ari diren obrak direla eta, jakinarazten da sahiesbidean Abaltzisketa-Larraitz norantzako erraila itxita egongo dela biribilgune berrian ondorengo egun eta orduetan:

• UZTAILAK 17 ASTELEHENA : 8:00etatik 20:00etara.
• UZTAILAK 18 ASTEARTEA: 8:00etatik 20:00etara.
• UZTAILAK 19 ASTEAZKENA: egun osoan.
• UZTAILAK 20 OSTEGUNA: egun osoan.
• UZTAILAK 21 OSTIRALA: 20:00ak arte.

• UZTAILAK 26 ASTEAZKENA: egun osoan.
• UZTAILAK 27 OSTEGUNA: egun osoan.
• UZTAILAK 28 OSTIRALA: 20:00ak arte.


Egun hauetan trafikoa herrigunetik bideratuko da.


Zaldibian, 2017ko uztailaren 14an