Apirilaren 19 asteartea goizeko 8:00etatik 9:00etara ibilgailuen joan etorria oztopatuko dutela jakinarazi digu presaren eraispen lanak burutuko dituen URAKek.
2020an Beko Errota edo Fabrika etxeari zegokion ur-aprobetxamendu baimena iraungi ondoren, URA uraren euskal agentzia Urbia – Goiz Eguzki parean dagoen presa hidraulikoa kentzeko lanak egitera doa apirilaren 19tik aurrera.
Ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA ondorengo egun, ordu eta eremuan.
EGUNA: APIRILAK 19 ASTEARTEA
ORDUA: 8:00etatik 9:00etara
EREMUA:
- SANTA FE KALEA 17etik (Zubi Ondotik)
- SANTA FE KALEA 13ra (Goiz Eguzkira)
OHARRA: Zehazturiko ordu tartean, makinaria errekara jaitsi ahal izateko lanean arituko da garabia, lanak amaitu orduko irekiko da bidea.