TRAFIKOA: Olakosaiko bidean asfaltatze lanak

Urriaren 3an, osteguna, egun osoz asfaltatze lanak egingo dira Olakosaiko bidean, Txamarretxen hasi eta Gorriñera bitarte. Hori dela eta, ahal dela ez bertaratzea eskatzen da eta bizilagunei ere bidaiak ahalik eta gehien saihesteko eskatzen zaizue. Egun bateko lana izatea espero da eta konponketak onura ekarriko duelakoan, barkatu eragozpenak aldez aurretik.