Azken urteetan Zaldibiako Udalak eta Aske talde feministak antolatutako ekimenak arrakasta izan duela iritzita, hirugarren urtez ere aurrera eramatea erabaki dugu. Aurtengoa martxoaren 11n izango da, larunbata, 10:30ean hasi eta denek amaitu arte iraungo du. Izen ematea irekita dago, eta hiru modalitatetan eman daiteke, korrika, oinez edo ibilbide egokituan, albiste honetako formularioaren bidez edo Karreane Kultur etxean. Jarraian informazio guztia..
Korrika edo oinez egiteko ibilbidea iazkoaren berdina izango da, eta 5 km inguru izango ditu. Egokitua, aldiz, motzagoa izango da eta bestelako oztopo fisikorik gabekoa. Jakina, bakoitzak nahi bezala egiteko aukera izango du. Izen-emateko azken eguna martxoak 2 izango da eta 12 urtetik gorako neska eta emakumeek parte hartu ahal izango dute.
Gainera, parte hartzaile denak ongi prestatuta joateko Aske talde feministak nahi duen guztientzat entrenamenduak antolatu ditu hiru larunbat goizetan: otsailaren 18an, otsailaren 25ean, eta martxoaren 4an.
Egun horietan entrenamenduak frontoian hasiko dira 10:00etan.
Ibilbidea amaitutakoan, plazan ekitaldi bat egongo da, eta ostean Antzokian emakume bazkaria. Bazkarira joateko tikeak Joxepanen egongo dira salgai martxoak 2 arte. Tike bakoitzak 25€ balioko du, langabetuentzat 15€.
Bi menu egongo dira aukeran:
-Haragidun menua:
-Menu Beganoa:
Ogia, ura eta kafeaz gain sagardo kupela bat ere egongo da bertara gerturatu eta Txotx egiteko.
Bazkarira joateko ez da beharrezkoa izango TTIPI-TTAPA MOREA!n parte hartzea.
Eguneko egitarauarekin amaitzeko, iluntzean poteo musikatua egongo da.
Eguna gerturatu ahala, ibilbidearen eta ordutegiaren informazioa helaraziko zaie parte hartzaile guztiei.
Goazen kaleak arduraz, kolore morez eta aldarriz betetzera!
OHARRA: Egun horretako lan ezberdinak egiteko boluntarioak ere beharko ditugu, beraz, laguntzeko prest bazaude eman izena HEMEN edo Karreane kultur etxean.
Ttipi-ttapa morean parte hartzeko, esan bezala, jarraian duzuen formularioan edo Karreane kultur etxean eman izena.