Abenduaren 27an, arratsaldeko 5etan, Zaldibiako antzokian izango da Bernardo Atxagaren “Txitoen istorioan” oinarrituta dagoen ikuskizuna.
Euskarazko ikuskizun hau 1999.urtean estreinatu zen. Iaz, ordea, ikuskizuna berriro argitaratzea erabaki zuten Taun-Taun konpainiako kideek, Beraien hitzetan, “ipuin erraz bat eskenaratzeko beharra sentitu genuen, eta gainera oso istorio ezaguna da eskoletan.”
Bertan txito batzuen istorioa kontatzen da. Txito hauek nahiago dute tripa hutsik eduki, zinemara joan gabe geratu baino.
Animatu!!!