Eguraldia lagun izan ez zuten arren, giro ederrean aritu ziren egun osoan zehar. Argazkiak hemen dituzue ikusgai!
Lehenik topaketa haur saharraren eta zaldibiako haurren artean. Ondoren elkarrekin bazkaldu zuten plazan. Jolasean aritu eta, arratsaldeko euria tarteko, apar festa zein ekitaldiak arkupeetan burutu behar izan zituzten
Duela egun batzuk iritsi ziren Saharatik uda Goierrin igaroko duten haurrak. Aurten hamahiru dira eskualdeko harrera familiek hartuko dituztenak: zortzi Goierri garaian (Zumarragan, Urretxun eta Legazpin) eta bost behean (Ataunen, Beasainen eta Ordizian). Hego Euskal Herrian 300 bat haur egongo dira. Etxe berrira egokitu dira egunotan, eta joan den asteko ostegunean elkartu ziren Goierri behean dauden bost haurrak eta familiak Zaldibian, festa egiteko.
Zaldibian harrera familiarik egon ez arren, "Goierriko Sahararen Aldeko Lagunak" taldeak bertan egin nahi izan du festa, Udalak urteetan zehar eginiko aportazioaren errekonozimendua adieraziz.
Taldeak eskerrak eman nahi izan dizkie, alde batetik, harrera familiei eta, bestetik, Udalei "Oporrak bakean" programa finantzatzeagatik eta laguntza maila mantentzeagatik -haur saharar gehiagoren etorrera posible eginez-. Amaitzeko, harrera familia gehiagoren beharra dutela nabarmendu du elkarteak.