UDAKO JARDUERAK 2022: Izen-ematea irekita

Aurtengo udako oporretan, herriko haur eta gaztetxoei zuzendutako ohiko Udako Jarduerak berreskuratuko dira, herrian bertan euskarazko aisialdia sustatzea helburu dutenak. Parte hartu nahi duenak, jarraian ageri den informazioa irakurri, eskuz jaso duzuen edo hemen bertan deskargatu dezakezuen izen-emate orria bete eta Kultur Etxera eraman behar du. Izena ematea irekita dago eta azken eguna maiatzaren 5a, osteguna, izango da.  

UDAKO JARDUERAK 2022

DATAK: uztailaren 4tik 22ra

ORDUA: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara

IZEN-EMATEA: maiatzaren 5a baino lehen, Karreane Kultur-Etxean

MATRIKULA: 22 euro

Izen emate orria jarraian duzu. Bete, sinatu eta Kultur Etxean entregatu behar da.