Gaur goizeko 10etan ireki dira, gutunazal itxiaren bidez Zaldibiako Udal eraikin zaharreko altzari loteengatik herritarrek erregistraturiko eskaintzak. Bertan bost lote esleitu dira. Hainbat loteetarako eskaintzarik jaso ez denez, Zaldibiako Udalak, beste astebeteko tartea zabaltzen die herritarrei interesik izanez gero Udaletxean jakinarazteko.
Hemen ikudi dezakezue gaur goizean egin den enkanteko sobre irekiera.
ALKATETZAREN DEKRETUA
MIKEL LULOAGA ARANBURU, ZALDIBIAKO UDALEKO JARDUNEKO ALKATEAK, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85ko Legeko 21.1. artikuluan xedatutakoaren arabera,
IKUSIRIK,
2021eko uztailaren 5ean Zaldibiako Udalak Alkatetza Dekretuaren bitartez onartu zuen Udaletxe zaharrean Udalak zuen mobiliarioa saltzea hainbat lotetan bananduta, enkante bitartez.
Emandako epe barruan 6 gutunazal aurkeztu dira.
Hauek ireki ondoren Kontratazio mahaiak proposatu du ESLEITZEA Zaldibian erroldatuta daudela konprobatu ondoren:
Konprobatu da denak Zaldibian erroldatuta daudela
Indarreko legediak ematen didan aginpideaz baliaturik,
ERABAKI DUT
LEHENA: Udaletxe zaharreko alzarien loteak esleitzea:
BIGARRENA: Esleitu zaien denei jakinaraztea ofertatu duten (fiantzaren kopurua kendu behar zaio, hain zuzen 10€) kantitatea ordaintzeko eta altzariak jasotzeko uztailaren 17tik
25era dutela, 2095 5075 1310 6001 8131 kontuan ingresatuz.
HIRUGARRENA: Akordio honen berri interesatu guztiei ematea
Zaldibian, 2021eko uztailaren 16an.
ESLEITU GABEKO ALTZARI LOTEEKIN ZER EGIN?
Hainbat loteetarakoeskaintzarik jaso ez denez, Zaldibiako Udalak beste astebeteko tartea zabaltzen die herritarrei interesik izanez gero Udaletxera deitzeko. Interesa agertutako hurrenkera hartuko da kontutan geratzen diren altzariak esleitzeko. Erantsirik duzue oraindik eskugarri dauden altzarien argazkiekin osatutako PDFa.
Eslaitzen ez den altzaririk geratuko balitz, Zaldibiako Udalak etorkizunean gure beharrei erantzuteko baliagarri izan ote litekeen baloratu eta horren baitan gorde edo hondakin gisa tratatuko luke.